Ez zuten meritu makala. Erronka ederra zuten aurrez aurre eta gogotsu heldu diote. Larunbatean, zubietarren arteko "desafiyua" jokatu zen taldeka Herri Jaien baitan, hainbat jokoren bueltan. Biharamun honetan, "desafioa" nork bere buruarekin izan du, Andatzako 2. Igoera Mendi Lasterketan.
Iaz, estreinakoz antolaturiko proba honen bigarren ekinaldiarekin bat egin dute hogeitik gora lasterkarik. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, izena emandakoak dortsalak jasotzera hurbildu dira elizako arkupeetara.
Segidan, azken beroketa ariketak egin ditu batek baino gehiagok. Arratsaldeko 18:00ak jotzear zirela, antolatzaileen argibideak jaso dituzte. Kanpai hotsekin batera, proba abiatzeko txupinazoaren funtzioa betetako suziria jaurti eta abiatu dira bizi asko Andatzarantz.
Asteburu honetarako iragarritako eguraldi nahasia bidelagun izan dute azkenean. Andatza gainean kokatua zuen helmuga probak. Abiatze uneko irudiak dituzue honako hauek.
"Bigarren urtez borobila atera zaigu Andatzako igoerako lasterketa, espero baino maila altuago batekin aurtengoan", antolatzaileen esanetan.
Helmugura iristen lehena, "Juan Boyero donostiarra iritsi zen, 31:55 denborako marka finkatuz, zorionak!". Haren segidan, "hortik gutxira, 42:50 denborarekin, Amagoia Iribar oriotarrak ukitu zuen gailurreko mugarria, emakumeetan ere errekor berria finkatuz, zorionak zuri ere".
22 lagun helmugaratu ziren, nahiz 28 zeuden izena emanda.
Sailkapena
1-Juan Boyero 31:55.
2-Hodei Lujanbio 32:43.
3-Iosu Mujika 33:48.
4-Jon Huici 34:50.
5-Xabier Aizpurua 35:51.
6-Mikel Goikoetxea 36:02.
7-Xabier Aizarna 36:13.
8-Joanes Etxabe 36:14.
9-Egoitz Rodriguez 36:17.
10-Unai Nuñez 37:02.
11-Alex Urdangarin 38:40.
12-Unai Saizar 39:51.
13-Andoni Mujika 40:56.
14-Aitor Irigoien 42:23.
15-Aitor Ormazabal 42:30.
16-Amagoia Iribar 42:50.
17-Jose Antonio Lasa 45:55.
18-Endika Mertxan 46:33.
19-Iñaki Errazkin 47:11.
20-Ione Iruretagoiena 47:12.
21-Idoia Eceiza 49:58.
22-Unai Zaldua 50:29.