Auzolanaren irudi bilduma duzue albiste honi atxikitakoa. Izan ere, auzolanik gabe ez da festarik, ezta noski dastaketarik ere.
Usain eta zapore ezin ederragoa zerion Zubietako plazari bertako herrikide taldeari esker. Urte asko daramate lankidetzan, festara doazenen sabela pozten; are gehiago, aurtengoan. Zubietako Herri Jaien lehen asteburuaren amaieran, askari ederra sukaldatu dute jendaurrean. Ilaran jarri denaren eskura jarri dute gero, aurrez mimo handiz prestaturikoa. Sardina eta piper jan ederra egin dute Zubietako Herri Jaien lehen asteburu amaiera honetan.
Goizean, tokiko sagardo ederra dastatzeko aukera eskaini dute. Arratsaldean, edariari bultza egiteko jangai on askoak sukaldatu eta zerbitzatu dituzte. Zubietako Herri Jaien hirugarren festa egun hau, dastatzeari lotutakoa izan da hein handi batean.