[IRUDITAN] Umeen eguna da gaur Zubietako jaietan

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 29a

Marrazkiak, aulkien jolasa, ur gerra, besteak beste, egin dituzte gaur goizean Zubietan etxeko txikientzat. 

Zubietako jaietako umeen eguna da gaur. Goizean zehar hainbat jolas egin dituzte: marrazkiak, ur gerra, aulkien jolasa... Arratsaldean ere jolasek jarraituko dute, eta Lauburu konpainiaren erraldoiak eta buruhandiak Zubietako kaleetan zehar ibiliko dira. Dena den,  jaiek ostiralera arte iraungo dute. Gaurko eta hurrengo egunetako egitaraua: 

Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 29, asteazkena: Umeen Eguna
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Usurbilgo Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren erakustaldia.

Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
12:00 Gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldia.
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.

Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.

Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.