Zubietako Herri Jaiak

Gozotik borobildu dute Zubietako Haurren Eguna

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 30a

Zubietako Herri Jaietako Umeen Egunak arratsalde ezin gozoagoa izan du, txokolate jan ederrarekin eta amaieran izandako gozokien zaparradarekin.

Zubietako Herri Jaietako Umeen Egunean parte hartu dutenek indarberritzeko arratsalde ezin gozoagoa bizi izan dute asteazken honetan, uztailaren 29an. Izan ere, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak plazatik kalejiran abiatu aurretik, ospakizunok antolaturiko guraso taldearen eskutik, txokolate gozo askoa dastatzeko aukera izan dute haurrek zein helduek.

Erraldoien eta buruhandien kalejiraren ondotik, plazako oholtza parean bildu da belaunaldi gazteena. Antolatzaileei begira jarri dira, eskuak zabalik eta goratuta. Aipatu jaietako oholtzatik gozoki zaparrada jaso dute segidan; zaparrada bat baino gehiago. Gogotik saiatu dira haur eta gaztetxoak, arratsaldeko bigarren askari gozoenarako jakiak poltsikoratzen.

Zubietako Herri Jaietako Haurren Egunean parte hartzeak izan du beraz, aurtengoan ere, sari gozorik.

Umeen Egunaren ondotik, Gaupasa Eguna dator Zubietara:


Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
12:00 Gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldia.
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.

Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.

Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.