[IRUDITAN] Yoko Garbi partidak izan dira Zubietan

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 30a

Gaupasa Egunari hasiera emateko Yoko Garbi erakustaldia izan da Zubietan. 

Azken txanpan sartu dira Zubietako Jaiak. Bi egun baino ez dira gelditzen, baina oraindik ere egitarau oparoa dago antolatuta.

Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.

Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.

Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.