Musak ez du zaletu faltarik izaten. Horren lekuko argiak izan ohi dira Usurbilgo herri eta auzoetako jaiak. Zubietakoak ere ez dira salbuespenezkoak izan. Irudiok Yoko Garbi elkartean jasotakoak dituzue. Ostegun arratsalde honetan, uztailaren 30ean, bertako terraza afalordura arte luzaturiko mus zaletuen lehia biziaren bilgunea izan da.
Aurrez izena emandako 38 bikote lehiatu dira txandaka, arratsaldeko 16:00etan hasitako saio luzean. Zubietarrak baziren muslarien artean, baita inguruotatik nahiz beste udalerrietatik heldutakoak ere. Izan ere, mus txapelketak udalerri arteko lehian bilakatuak dira aspaldidanik.