Gipuzkoarren arteko errebote desafioa igandean, Enrike Abril txapelketa girotzeko

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 28a

Abiatzear den 64. Enrike Abril txapelketa girotzen hasteko gipuzkoarren arteko errebote desafioa antolatu dute igande honetarako, abuztuaren 30erako Zubietan.

Iraila heltzearekin batera abiatuko da 64. Enrike Abril errebote txapelketa Zubietan. Aurtengoan, ordea, girotzen hasteko hitzordua iragarri du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Herrialde mailako errebote desafioa antolatu dute igande honetarako, abuztuaren 30erako. Goizeko 10:30etan hasiko da, nola ez, Zubietako errebote plazan.

Gipuzkoako kluben arteko errebote neurketa izango da. "64. Enrike Abril Errebote txapelketaren harrera partida izango da", ohartarazi dute antolatzaileek. Bertara joateko gonbita egin dute. "Zatoz erreboteaz gozatzera!".

Herrialdeko hiru talde lehiatuko dira bi multzoetan: Zubieta Pilota Elkartea bera, Oiartzungo Txost eta Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteko ordezkariak.


Punta-puntan
Uztailaren 18an Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen Zubietak. Finala Oiartzunen jokatu zuen. Zaharrer Segi Baigorriko taldea izan zuen aurkari. 13-9 irabazi zioten zubietarrek Nafarroa Beherako taldeari. Bestalde, Gipuzkoako Errebote Lehiaketako txapeldunorde dugu Zubieta. Uztaila hasieran Oiartzunen lehiatu ziren bertako Txost eta Zubieta 1 (Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre eta Jon Argote Beloki). Oiartzuarrak nagusitu ziren. 13-9 izan zen azken emaitza.