Badator 64. Enrike Abril errebote txapelketa. Irailean sartzearekin batera abiaraziko dute aipatu lehiaketa. Horregatik, ekimena girotze aldera Gipuzkoako kluben arteko neurketa jokatu dute igande goiz honetan, abuztuaren 30ean Zubietako plazan.
Herrialdeko hiru talde lehiatu dira bi multzoetan: Zubieta Pilota Elkartea bera, Oiartzungo Txost eta Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteko ordezkariak.
Txapelketari harrera egiteko neurketa izan da gaurkoa. Hainbat ikus-entzule erakarri ditu, uda giro beteko igande goiz honetako hitzorduak.