Zubietak ordezkaritza bikoitza izango du, 64. Enrike Abril errebote txapelketan

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 1a

Igande honetan, irailaren 6an hasiko da 64. Enrike Abril txapelketa. Zubietak bi talde izango ditu errebote lehiaketa horretan.

Herenegun, abuztuaren 30ean Zubietako plazan jokatutako Gipuzkoako kluben arteko errebote neurketarekin jakinarazi nahi izan zuten hastear zela 64. Enrike Abril txapelketa. Hitzordu horretan parte hartu zuten Zubieta Pilota Elkarteak, Oiartzungo Txost eta Villabonako Behar Zana elkarteekin batera.

Partida hura igaro berritan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak zehaztu ditu edizio honetako lehen faseko neurketak noiz eta non jokatuko diren, hitzorduak behin-behinekoak diren arren, aldaketak egon daitezke eta. Irailaren 6an jokatuko dira lehenengo neurketak, amaiera fasearen aurreko azken partidak, aldiz, irailaren 27an. Partida guztiak Gipuzkoan, Zubietako, Villabonako eta Oiartzungo plazetan izango dira.

Horrekin batera, 64. edizio honetan lehiakideak ere zehaztu dituzte. Zubietak bi talde izango ditu txapelketa horretan. Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost, Kanboarrak, Senpereko SPUC, Donibane Lohitzuneko Luzean eta Goizeko Izarra taldeek ere parte hartuko dute edizio honetan.

64. Enrike Abril errebote txapelketa
Irailak 6, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 1-Behar Zana
Villabonako plazan: Kanboarrak-SPUC
Oiartzungo plazan: Luzean-Goizeko Izarra

Irailak 13, igandea
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Zubieta 2
Villabonako plazan: Behar Zana-Kanboarrak

Irailak 20, igandea
09:00 Zubietako plazan: Zubieta 2-Luzean
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Goizeko Izarra
11:00 Zubietako plazan: Zubieta 1-SPUC

Irailak 27, igandea
09:00 Zubietako plazan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean-Txost
10:30 Villabonako plazan: SPUC-Behar Zana
11:00 Zubietako plazan: Goizeko Izarra-Zubieta 2