Ostadar Saiarre Kirol Taldeak 29. Lasarte-Oria Bai kros herrikoia antolatu du datorren urriaren 25erako. Aipatu udalerriko Geltoki kaletik abiatuko da. Ekimena, beste behin, Zubietatik igaroko da igande goiz horretan. Bugatitik hasita Zubieta herrigunea zeharkatuko du, Txikierdira heldu eta handik berriz Lasarte-Oriara itzuli aurretik.
Interesdunek izen-emateko epealdia zabalik dute. Bi proba mota antolatu dituzte oraingo honetan ere; batetik, hamar kilometroko krosa eta bestetik, 5 kilometroko Ipar Martxa.
29. Lasarte-Oria Bai kros herrikoia
Eguna: urriak 25, igandea.
Ordua: 10:30.
Tokia: Lasarte-Oriako Geltoki kalea.
Bi proba mota:
-10 kilometroko krosa: "ibilbideak hamar kilometroko luzera izango du. Irteera Geltoki kalean izango da eta helmuga, Okendo plazan. Ibilbide ia guztia Lasarte-Oriatik barrena izango da, 7.kilometroa Hipodromotik igaro eta Zubietako bidea hartzen du, hortik berriz ere Lasarte-Orian sartuz".
-5 kilometroko Ipar Martxa: "Bost kilometroko luzera du ibilbideak. Irteera Geltoki kalean izango da eta helmuga, berriz, Okendo plazan. Ibilbide guztia Lasarte-Oriatik barrena izango da".
Izen-ematea:
-Telematikoki urriaren 23ko 23:59ak arte kronoak.com atarian.
-Presentzialki urriaren 19tik 23ra, 17:00-19:30 artean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean edo Michelingo frontoian urriaren 24an (11:00-14:00/17:00-19:30) eta 25ean (09:00-10:00).
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Ostadar Saiarre Kirol Taldea.