2026/10/25 10:30

Kirola

Kirol hitzorduak: eskubaloia, futbola, 29. Lasarte-Oria Bai kros herrikoia

Kirol hitzorduak: eskubaloia, futbola, 29. Lasarte-Oria Bai kros herrikoia
Zubieta, Zubieta

Eskubaloia Oiardo kiroldegian
08:45-14:15 Benjaminen eta alebinen topaketa.

Futbola Haranen
10:00 Mutilen infantil txikiak: Usurbil FT-Billabona K.E.
11:30 Gizonezko kadeteen 1. maila: Usurbil FT-Pasaia K.E. D
17:00 Gizonezkoen gorengo maila: Usurbil FT-Antigua-Luberri K.E.

29. Lasarte-Oria Bai kros herrikoia
Ordua:
10:30.
Tokia: Lasarte-Oriako Geltoki kalea.
Bi proba mota:
-10 kilometroko krosa: "ibilbideak hamar kilometroko luzera izango du. Irteera Geltoki kalean izango da eta helmuga, Okendo plazan. Ibilbide ia guztia Lasarte-Oriatik barrena izango da, 7.kilometroa Hipodromotik igaro eta Zubietako bidea hartzen du, hortik berriz ere Lasarte-Orian sartuz".
-5 kilometroko Ipar Martxa: "Bost kilometroko luzera du ibilbideak. Irteera Geltoki kalean izango da eta helmuga, berriz, Okendo plazan. Ibilbide guztia Lasarte-Oriatik barrena izango da".
Izen-ematea:
-Telematikoki urriaren 23ko 23:59ak arte kronoak.com atarian.
-Presentzialki urriaren 19tik 23ra, 17:00-19:30 artean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean edo Mitxelingo frontoian urriaren 24an (11:00-14:00/17:00-19:30) eta 25ean (09:00-10:00).
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Ostadar Saiarre Kirol Taldea.