Zubietak jokoan du jada, 63. Enrike Abril errebote txapelketa

Noaua Aldizkaria

Igande honetan, irailaren 6an jokatu dira 63. Enrike Abril errebote txapelketako lehen neurketak. Estreinako partida izan dutenen artean da, lehiaketa horretarako Zubietan osaturiko taldeetako bat.

Irailan sartzearekin batera itzuli da lehia Zubietako errebote plazara. Aurreko asteburuan jokatutako Gipuzkoako kluben arteko neurketak egin zion harrera igandean, irailaren 6an abiarazitako 63. Enrike Abril txapelketari.

Zubieta Pilota Elkarteak bi talde osatu ditu iaz bezala, edizio honetarako ere. Irailaren 27ra arteko lehen faseko neurketak Gipuzkoan, Zubietako, Villabonako eta Oiartzungo plazetan izango dira. Aipatu moduan, Zubietak bi talde izango ditu txapelketa horretan. Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost, Kanboarrak, Senpereko SPUC, Donibane Lohitzuneko Luzean eta Goizeko Izarra taldeek ere parte hartuko dute edizio honetan.

Zubietarrek lehen neurketa etxean jokatu dute igande honetan bertan, Villabonako Behar Zana taldekoekin. Beste bi partida ere izan dira; bat Villabonan, Kanboarrak-SPUC taldeen artekoa eta bestea Oiartzunen, Luzean-Goizeko Izarra taldeen artekoa.

Hilaren 13an jokatuko dira hurrengo neurketak. Zubietaren bigarren taldearen estreinako partida Oiartzunen izango da.

63. Enrike Abril errebote txapelketa
Irailak 13, igandea
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Zubieta 2
Villabonako plazan: Behar Zana-Kanboarrak

Irailak 20, igandea
09:00 Zubietako plazan: Zubieta 2-Luzean
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Goizeko Izarra
11:00 Zubietako plazan: Zubieta 1-SPUC

Irailak 27, igandea
09:00 Zubietako plazan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean-Txost
10:30 Villabonako plazan: SPUC-Behar Zana
11:00 Zubietako plazan: Goizeko Izarra-Zubieta 2