Nahia Zudairek sei domina irabazi ditu Europako txapelketan

Noaua Aldizkaria

Kocaeliko (Turkia) Igeriketa Paralinpikoko Europako Txapelketan eskuratu ditu Zudairek sei dominak. 

Nahia Zudaire zubietarrak sei domina eskuratu ditu Kocaeliko (Turkia) Igeriketa Paralinpikoko Europako Txapelketan. Zubietarrak erreleboka bi domina eskuratu ditu, eta bakarka hiru zilar eta brontze bat lortu ditu. Zilarrak tximeleta erako 100 metroko proban, era askeko 100 eta 400 S8 metrokoetan; brontzea, aldiz, bular estiloko 100 metroko proban.