Donostiako Zinemaldiaren alternatiba Zubietara itzuliko da aurtengoan. Herri eragile hainbaten eskutik, Gipuzkoako hiriburuko txokoetara nahiz Zubietara ere hedatuko dute, 18. ediziora heldutako "San Sebastian Insurrectionary Fandango Festibal" zikloa. Larunbatean izango da, hilaren 19an, 20:00etan errebote plazan. "Aire!" izeneko ikus-entzunezko lana eskainiko dute. Zinemaldi alternatiboa, irailaren 17tik 27ra antolatu dute; guztira, hamar proiekzio eta kontzertu bat.
Zubietako Herri Batzarrak hitzordura joateko deia egin du. "Aurten ere Zinemaldi alternatiboa iritsi da Zubietara. Larunbat iluntzerako plana, goza dezagun elkarrekin. Azaldu plazara".
