AIRE! dokumentala eskaini dute Zubietako errebote plazan

Noaua Aldizkaria

Zinemaldi Alternatiboaren baitan, AIRE! dokumentala ikusteko aukera izan da Zubietan. 

Zinemaldi Alternatiboaren baitan, AIRE! dokumentala eskaini dute Zubietako errebote plazan. Iaz egin zutenez, aurten ere errepikatzea erabaki dute.

AIRE! dokumentalak Maurizia Aldaiturriagaren abeslariaren eta panderojolearen eta haren musikaz hitz egiten du. Horretako, hainbat lekutako hamalau gazte elkartzen dituzte Aldaiturriagaren musika aztertzeko, eta haien erara panderojolearen abestien kontzertu bat eskaintzeko. 

Aldaiturriaga euskal kulturaren eta emakumeen borrokaren irudi bihurtu zen, hura izan baitzen lehenetariko emakumea plazaz plaza ibili zena panderoa jotzen, eta euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuena izan zela esan daiteke. 

Zubietara joateko aukerarik izan ez baduzu, AIRE! dokumentala Primeran plataforman dago ikusgai.