2. Errebote Eguna

Zubieta, 63. Enrike Abril errebote txapelketako azken faserako sailkatzear izan da

Noaua Aldizkaria

63. Enrike Abril errebote txapelketa azken fasean murgilduko da asteburuan. Finalerdietako bat, Zubietako 2. Errebote Egunaren baitan jokatuko da. Zubieta azken txanpa horretarako sailkatzear izan da.

63. Enrike Abril errebote txapelketa azken fasean murgiltzera doa. Eguraldiak eragozten ez badu, igandean, urriaren 4an jokatuko dira finalerdiak, eta aldaketarik ez bada, astebete geroago, finala Villabonako plazan. Iraila hasieratik jokoan izandako txapelketan, gogoan izan, lauko bi multzoetan banaturiko zortzi talde lehiatu dira asteotan; taldeen erdia, gipuzkoarrak izan dira eta laurdena, Zubietakoak. Izan ere, Zubietan bi talde osatu dituzte txapelketa horretarako.

Lehen fasean, hiruna jardunaldi jokatu dira multzo bakoitzean. Zubietako talde bana lehiatu da A zein B multzoetan. Ezin izan dute, ordea, azken faserako sailkatu. Halere, 63. Enrike Abril errebote txapelketak lehian segiko du Zubietan. Izan ere, azken faseko finalerdietako bat bertan jokatuko da igandean, urriaren 4an, hain zuzen, 2. Errebote Egunaren baitan.

Neurketa berezia izango da. Errebotearen jokoaz ikasi nahi duenak, azalpenak jaso ahalko ditu, errebote plazara joanez gero.

63. Enrike Abril errebote txapelketa
A multzoa:
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa)
Goizeko Izarra (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea)

1. jardunaldia:
Luzean 13-2 Goizeko Izarra
Txost 13-7 Zubieta 2

2. jardunaldia:
Zubieta 2 3-13 Luzean
Txost 12-13 Goizeko Izarra

3. jardunaldia:
Goizeko Izarra 13-12 Zubieta 2
Luzean 13-2 Txost

Sailkapena
1-Luzean
2-Goizeko Izarra
3-Txost
4-Zubieta 2

B multzoa
Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa)
Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa)
SPUC (Senpere, Lapurdi)

1. jardunaldia
Zubieta 1 9-13 Behar Zana

2. jardunaldia
Behar Zana 13-9 Kanboarrak

3. jardunaldia
Kanboarrak 13-7 Zubieta 1

Sailkapena
1-Behar Zana
2-Kanboarrak
3-Zubieta 1
4-SPUC (RET)


Finalerdiak
Urriak 4, igandea
10:30
Zubietako plazan: Luzean-Kanboarrak
10:30
Villabonako plazan: Behar Zana-Goizeko Izarra

Finala
Urriak 11, igandea
Villabonako plazan.