Zubieta Lantzen elkarteak antolatuta, Alex Telloren "Animo!" filma eskaini dute Zubietako Lanbide Heziketan. Egileak azaldu duenez, filmak hasieran film laburra izan behar zuen, eta horregatik, atalka antolatuta dagoela jakinarazi du. Dena den, atalak independenteak izan arren, haien arean lotura dutela onartu du.
Telmo Irureta aktorea da protagonista, baina Elena Irureta Joxe Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaiak, besteak beste, filmean parte hartzen dute. Natali Izagirre usurbildarra ere filmean agertzen da.