Transmisioak ez du etenik Zubietan, momentuz ez behintzat, irudioi begira jarriz gero. Izan ere, Zubieta Pilota Elkarteak asteburuan zehar antolaturiko 2. Errebote Egunari belaunaldi gazteenak ekin dio. Joko Garbian trebatzen eta jokatzen ari diren haur eta gazteek haien arteko neurketak jokatu dituzte.
Gaztetxoenak eskolaz kanpoko kirol ekintza dute Joko Garbia. Trebetasun handia erakutsi dute, haien senide, lagun, herrikide, bisitarien aurrean. Gazteak ere neurtu dira, partida ederra jokatu dute. Jarduerok ikusiz hasi dute 2. Errebote Egun hau.