2. Errebote Eguna

Joko Garbian trebatzeko aukera eskaini dute Zubietan

Noaua Aldizkaria

Guztiz parte hartzailea izan da asteburu honetako Zubietako 2. Errebote Eguna. Jarduera horretara gerturatzeko modu bat baino gehiago izan da. Xextoa hartu eta trebatzen aritu dira, belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar, pilota elkartekoak bidelagun zituztela.

Ikusiz, entzunez baina zuzenean norberak ukituz ere gerturatu ahal izan da errebote plazak berezkoa duen kirol jardueretako batera, Joko Garbira, Zubieta Pilota Elkarteak asteburuan zehar antolaturiko 2. Errebote Egunari esker.

Xextoak hartu eta trebatzeko aukera izan du larunbat arratsalde honetan, nahi zuen orok. Bidelagun izan dituzte Zubieta Pilota Elkarteko kideak, jarduera horretan trebatzen laguntzeko prest. Parte hartu dutenak jokoren nondik norako nagusiak azkar barneratzeaz gain, gogotik trebatu ahal izan dira, gazteen neurketen ondotik.