Amaitu da, iraila hasieraz geroztik jokoan izandako 63. Enrike Abril errebote txapelketa. Asteburuan jokatu da final nagusia Villabonan. Gipuzkoako eta Lapurdiko ordezkaritza bana lehiatu da azken neurketa erabakigarrian; etxekoak, Villabonako Behar Zana eta Donibane Lohitzuneko Luzean. "Partida polita eta borrokatua izan zen, batez ere hasieran, baina azkenean Donibane Lohizuneko Luzean taldea 13-4 nagusitu zen". Modu horretan, "Luzeanek iazko titulua berretsi du, jende ugari bildu duen Villabonako Errebote plazan", Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gogorarazi moduan.
Seigarren edizioa du segidan irabazten duena Luzean taldeak. Enrike Abril errebote lehiaketako garaipen gehienak haienak dira, 23 txapel eskuratu dituzte. Beste hamaika alditan txapeldunorde amaitu izan dute. "Atzetik ditu Aviron Bayonnais (14), Kapito Harri (11), Behar Zana eta Noizbait (4), Zubieta eta Endaiarrak (2), eta Yoko Garbi eta Zaharrer Segi (1)", aipatu federaziotik zehaztu dutenez.
63. edizio honetan, Euskal Herriko zortzi taldeek parte hartu dute, honako hauek hain zuzen: Behar Zana (Amasa-Villabona), Txost (Oiartzun), Zubieta 1, Zubieta 2, Luzean (Donibane Lohizune), Kanboarrak (Kanbo), Goizeko Izarra (Donibane Garazi) eta SPUC (Senpere).
Bistan denez, Zubietak bi talde osatu ditu aurtengoan. Azken fasera sailkatzear izan ziren. Zubieta izan da, bestalde, txapelketa honen Gipuzkoako jokalekuetako bat, Villabonako eta Oiartzungo plazekin batera.
63. Enrike Abril errebote txapelketa
A multzoa:
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa)
Goizeko Izarra (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea)
1. jardunaldia:
Luzean 13-2 Goizeko Izarra
Txost 13-7 Zubieta 2
2. jardunaldia:
Zubieta 2 3-13 Luzean
Txost 12-13 Goizeko Izarra
3. jardunaldia:
Goizeko Izarra 13-12 Zubieta 2
Luzean 13-2 Txost
Sailkapena
1-Luzean
2-Goizeko Izarra
3-Txost
4-Zubieta 2
B multzoa
Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa)
Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa)
SPUC (Senpere, Lapurdi)
1. jardunaldia
Zubieta 1 9-13 Behar Zana
2. jardunaldia
Behar Zana 13-9 Kanboarrak
3. jardunaldia
Kanboarrak 13-7 Zubieta 1
Sailkapena
1-Behar Zana
2-Kanboarrak
3-Zubieta 1
4-SPUC (RET)
Finalerdiak
Urriak 4, igandea
Luzean 13-3 Kanboarrak
Behar Zana 13-10 Goizeko Izarra
Finala
Urriak 11, igandea
Luzean 13-4 Behar Zana