Zubietako erraustegia

Erraustegia bisitatzeko eskaera Batzar Nagusietan

Noaua Aldizkaria

Zubietako erraustegira bisita antolatzeaz jardungo dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako urriaren 21eko Jasangarritasun Batzordean.

Ez da lehen aldia, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eragile politikoren batek Zubietako erraustegia bisitatzea galdegin duena. Oraingo honetan, PP izan da aipatu eskaera egin asmo duena.

Datorren urriaren 21ean Batzar Nagusietako Jasangarritasun Batzordea bilduko da, goizeko 9:30etan. Saio horretan, aipatu alderdiak batzorde horretako lehendakariari eskatu asmo dio, antolatu dezala erraustegira bisita batzordeko kideentzat.

Eskaera erregistratzeko PP-k zehazturikoaren arabera, "eskatzen dugu Jasangarritasun Batzordeko kideen bisita bat antolatu dezatela, instalazioaren funtzionamendua ezagutzeko, eta informazio teknikoa jasotzeko hondakinen kudeaketari buruz, tratamendu- eta balorizazio-prozesuei buruz, ingurumenaren kontrol- eta jarraipen-sistemei buruz eta aplikatu beharreko araudia betetzen dela bermatzeko hartutako neurriei buruz".

Gaia, aipatu moduan, hilaren 21eko Gipuzkoako Batzar Nagusietako Jasangarritasun Batzordean aztertuko dute. Goizeko 9:30etan hasiko da saioa. Zuzenean ikusi eta entzuteko aukera izango da, helbide honetan: bngipuzkoa.eus