Ione Iruretagoienak ondutako diseinu lanen desfilea larunbatean, Donostiako moda jaialdian

Noaua Aldizkaria

"San Sebastián Moda Festival" jaialdiaren baitan, Ione Iruretagoienaren diseinu lanen desfilea programatu dute larunbaterako, urriaren 24rako, Gipuzkoako hiriburuko San Telmo Museoan.

Aste hasieratik, modari eskainitako astean da Gipuzkoako hiriburua. "San Sebastián Moda Festival" izeneko jaialdia ospatzen ari dira. Hamaika ekimen antolatu dituzte. Horien artean, herritarrik izango da. Izan ere, Ione Iruretagoiena diseinatzaileak larunbatean, urriaren 24an, 13:00etan San Telmo Museoan ezkontzei lotutako desfilea eskainiko du, Donostiako moda jaialdi ezagunaren baitan.

“2027ko ezkontza bilduma berria aurkeztuko du, une paregabeak janzteko joskintza eta artisautza uztartzen dituen proposamena”, antolatzaileen esanetan. Ez da lehen aldia bertan halako aurkezpen bat egiten duena, Balenciaga Museoan bezalaxe.

Bartzelonan trebatu zen Moda Diseinuan. Usurbilen hainbat prestakuntza saio eskaini izan ditu. "Bere proposamena, joskintzarekiko eta artisau-sorkuntzarekiko pasiotik jaio da. Bere unibertsoak sentsibilitatea, feminitatea eta xehetasunarekiko arreta uztartzen ditu, nortasun propioa eta bokazio garaikide nabarmena duten jantziei forma emanez", desfilearen antolatzaileen esanetan.

Larunbatean, Donostiako moda jaialdian parte hartuko du, beste hainbat diseinatzailearekin batera, 11:00etan hasi eta iluntzera arte luzatuko den erakustaldian. Urriaren 19an hasi eta bihar bertan, hilaren 24an egingo den jaialdiko zuzendaria usurbildar bat da, Laura Chamorro.