Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Finalaurreko saioan parte hartuko du larunbatean Asier Azpiroz Iztuetak

Noaua Aldizkaria

Asier Azpiroz Iztuetak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurreko saioan parte hartuko du larunbatean, urriaren 31n, Eibarren.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu zen urriaren 11n Agurainen (Araba), Asier Azpiroz Iztueta. Eibarren kantatuko du berriz larunbat honetan, urriaren 31n.

Gogoan izan, 42 izan dira lehiaketa horren lehen fasean parte harturiko bertsolariak irailaren 19an hasi eta urriaren 11ra arte. Haietatik hamazazpi igaro ziren finalaurrekoen fasera (urriaren 24tik abenduaren 5era); tartean, Azpiroz bera. Berarekin batera lehiatuko dira finalaurrekoetara igarotako beste hamasei bertsolari: Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza, Julio Soto, Ane Labaka, Aner Peritz, Maddalen Arzallus, Xabat Illarregi, Aitor Bizkarra, Oihana Iguaran, Oier Etxeberria, Xabat Galletebeitia, Gorka Pagonabarraga, Agin Laburu eta Andoni Rekondo. Haiekin ariko dira bertsotan 2022ko edizioko finalistak.

Azpiroz, aipatu moduan, larunbat honetan, urriaren 31n Eibarren arituko da bertsotan berriz, arratsaldeko 17:00etan Ipurua kiroldegian. Aipatu moduan, Nerea Elustondo Plazaola izango du lehiakide bigarrenez, Agurainen bezalaxe. Haiekin batera lehiatuko dira Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Oihana Iguaran Barandiaran. Igotz Alkorta Irastorzak aurkeztuko duen saio horretarako sarrerak, fase horretako gainerakoetarako bezalaxe, salgai dituzue bertsosarrerak.eus atarian. ETB1 ON kateak zuzenean eskainiko du saio hau eta gainerako finalaurrekoak ere bai.

Final nagusia, abenduaren 20an Iruñean izango da. Zortzi bertsolari lehiatuko dira Iruñeako final nagusian. Aurreko edizioko irabazle Maialen Lujanbio Zugastik du ziurtatua plaza bakarra. Gainerako zazpi lehiakideak nortzuk izango diren udazkenean erabakiko da.