Finalaurreko fase betean da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Fase horretako saioetako bat Eibarko Ipurua kiroldegian jokatu da larunbat honetan, urriaren 31n. Lehiakideen artean zen Asier Azpiroz Iztueta. Zubietarrarekin batera lehiatu dira, Nerea Elustondo Plazaola, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Oihana Iguaran Barandiaran.
Lehen itzuliko bigarren saioan Nerea Ibarzabal Salegi nagusitu da. Finalaurrekoetako bigarren itzulirako sailkatu da. "Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera", antolatzaileen esanetan. Hona hemen, Eibarko saioko puntuazioak:
Nerea Ibarzabal Salegi___________740
Alaia Martin Etxebeste__________722
Miren Artetxe Sarasola__________713.5
Oihana Iguaran Barandiaran_____701.5
Nerea Elustondo Plazaola________696
Asier Azpiroz Iztueta______________642.5
Final nagusia, abenduaren 20an Iruñean izango da. Zortzi bertsolari lehiatuko dira Iruñeako final nagusian. Aurreko edizioko irabazle Maialen Lujanbio Zugastik du ziurtatua plaza bakarra. Gainerako zazpi lehiakideak nortzuk izango diren datozen saioetan erabakiko da. Finalerako sarrerak agortu direla ohartarazi dute antolatzaileek.