Ordua: 20:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. Egun bizi dugun osasun krisialdira egokituta noski. Mobilizazio honetan parte hartu asmo dutenei ordea, maskarak erabili eta bi metroko segurtasun tartea errespetatzea eskatzen diete deitzaileek. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Egunak: irailak 25, 26.Ordutegia: 15:00-20:00 (irailak 25), 9:00-14:00 (irailak 26).Hizlaria: Coral Herrera.Nori zuzendua: emakumeei.Prezioa: doan.Hizkuntza: gaztelania.Izen ematea: aforo mugatua da. Aldez aurretik izena eman behar da 943 377 110 telefono zenbakian edo parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean.Oharra: tailer bera bi egunetan egingo da. Bi saioetarako taldea osatuko ez balitz, saio bakarra egingo litzateke.Zehaztasunak: "Tailer honetan autoestimua, norbere buruaren ezagutza eta ahalduntze pertsonal zein kolektiboa landuko ditugu. Gure burua gehiago eta hobeto maitatzen ikasiko dugu, eta maitasunaz gozatu ahal izateko oinarriak zaintzen. Tresnak garatuko ditugu berdintasunezko bikote osasuntsuak sortzeko, tratu txar zein indarkeria orotik aske. Bakardadeaz, eta bizitzeko eta menpekotasun emozionalari aurre egiteko sare afektiboek duten garrantziaz ariko gara". Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Parekidetasun Saila.