Ordua: 16:00-18:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: Hurbilago elkarteak herrian erosketak egitea sustatzeko bonu kanpaina antolatu du. Bonuok azaroaren 24an jarriko dituzte salgai gertuago.eus atarian. Bestela, Potxoenean baita azaroaren 24an eta 29an, 9:00-11:00 artean eta hilaren 30ean, 16:00-18:00 artean. Bi bonu mota eskuratu ahalko dira: 7 euroren truke 10 euroko bonua eta 20 euroren truke 30 eurokoa.Oharra: bonu hauek eskuragarri egongo dira diru-poltsa amaitu arte edota abendua amaitu bitarte.Deitzailea: Hurbilago Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkartea.
Zehaztasunak: "Usurbilgo udalbatzak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) hasieraz onartu du. Dokumentuaren eduki nagusiak ezagutarazteko, aurkezpen publikoak eta erakusketak antolatu ditu, etxez etxe aldizkaria banatzeaz gain".Aurkezpena: azaroak 30, 18:00, Zubietako Kaxkape.Erakusketa: azaroaren 30etik abenduaren 6ra, Zubietako Kaxkapen.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 18:30.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.Zehaztasunak: datorren urteko udal aurrekontuen proposamena ezagutzeko bilera erronda. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!".Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 19:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: euskarazko irakurketa-topaketa Idoia Garzes idazlearekin. Bere "Mendiko gaitza" (Elkar) liburua hartuko dute ahotan. Idazlea bertan izango da. Liburuaren aleak eskuragarri dituzue liburutegian.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |