Ordua: 11:00-13:00.Tokia: Udarregi ikastola.Zehaztasunak: Errigoraren udaberriko kanpainaren baitan produktuak eskatu dituztenek Udarregi ikastolara jo beharko dute produktuok jasotzera, maiatzaren 12an edo 13an.Deitzailea: NOAUA! K.E.
Ordua: 11:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: "Kaixo emakume*! Udazkenean egingo den Zaintza Grebaren bueltan Kafe Tertuliako kideok hau kokatzeko bilera deitzen dugu. Adin ezberdinetako emakumeok* biltzea eta denon artean Greba Feminista Orokorrerako antolatzea izango dugu helburu. Honen harira, maiatzaren 13an 11:00etan Potxoenean biltzeko deialdia luzatzen dizugu. Denon indarrak batzea beharrezkoa delako, animatu eta gerturatu! Gora borroka feminista!".Deitzailea: Kafe Tertulia.
11:45-14:00 Herri erromeria Mikel Laboa Plazan:Adar deia.Txalaparta irekia.Albokariak.Txalaparta irekia.Txalaparta ikasleen emanaldiak.Txorizo egosi eta sagardo banaketa. 14:30 Bazkaria Patri jatetxeanTxartelak salgai 25 euroan Lizardin edo 645 008 735 (azken eguna maiatzaren 10a). 18:00 Kontzertuak herriko hainbat txokotan, Olanoenea plazatik hasita:Usurbilgo txalapartariak.TXOTX Txalaparta taldea.Zigoitiako Txalapartariak.BIOTX. Antolatzailea: Jexux Artze K.E.
Ordua: 12:00-13:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".Izen-ematea: 3 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.
Zehaztasunak: "Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralaren 50. urteurrenaren harira, muralaren inguruko informazioa emango du erakusketak: batez ere, sortze-prozesua erakusten duten artxiboak, irudiak eta argazkiak izango dira. Muralaren jatorrizko bozetoa, olio bat, estreinakoz ikusteko aukera izango da bertan". Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.Ordutegia:-Astelehenetan: 17:00-20:00 (maiatzaren 1ean itxita).-Asteartetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.-Larunbatak eta igandeak: 11:30-14:00 eta 17:00-20:00.Antolatzaileak: Zumeta Arte Estudioa eta Usurbilgo Udala.