Ordua: 12:00-13:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".Izen-ematea: 3 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.
12:30 Ongi etorria eta hamaiketako herrikoia, Dema plazan. 13:00 Aizkolariak: Igoin Pikabea eta Unai Etxebarria.13:30 Bertso-saioa: Ane Labaka eta Xebastian Lizaso.Ondoren, baserritarren argazkia frontoian.14:00 Bertso-bazkaria Artzabalen. Txartelak Alkartasunan eta Artzabalen.18:00 Herri kirolak: pentatloia eta harri-jasotzaileak.-Pentatloian: Andoni eta Jakes Iruretagoiena.-Harrijasotzen: Lur Errekondo, Ane Zinkunegi eta Hodei Iruretagoiena.Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 18:40ak aldera.Tokia: N-634 errepidea.Zehaztasunak: iaz bezala, emakumeen txirrindulari Itzuliak, "Itzulia Women" izenekoak Usurbil zeharkatuko du maiatzaren 14an. Hirugarren eta azken etapa Donostian hasi eta amaituko da. Ibilbidean zehar, N-634 errepidetik barrena zeharkatuko ditu Aginaga eta Usurbil. Antolatzaileen esanetan, "dena erabakiko duen etapa. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatzen du, Lezotik Jaizkibelera igota eta Murgileko hormatik Mendizorrotzeraino igota. Oriorako jaitsiera eta Donostiarako hurrengo kilometroak erlojupeko indibiduala izango dira, helmugara iritsi eta sailkapen nagusian garaipena lortzeko".Informazio gehiagorako: itzulia-women.eus
19:00 "Bide bazterrean Hi eta Ni kantari" Peru Galbeteren laburmetraia Sutegiko auditorioan.Ondoren, kontzertua.Sarrerak: 5€ (usurbilkultura.eus edo Noaua!ren egoitzan).Zehaztasunak: "Peru Galbetek Joxan Artzeren hitzen oihartzunean sortu du 'Bide bazterrean hi eta ni kantari' film laburra. Punto de vista jaialdian estreinatu zuen martxoan. “Joxean Artzeren poemak entzun eta irakurtzen ditugu film honetan. Film hau poema ere bada. Poema laburra, poemaz, soinuz, iraganeko irudiz eta oraingo irudiz egina.” Laburmetraiaren proiekzioaren aurretik, 'Uraren oldea' izeneko kontzertua eskainiko du Peruk.Iraupena: kontzertua, 40 minutu. Filma, 10 minutu.Antolatzailea: Jexux Artze K.E.
Zehaztasunak: "Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralaren 50. urteurrenaren harira, muralaren inguruko informazioa emango du erakusketak: batez ere, sortze-prozesua erakusten duten artxiboak, irudiak eta argazkiak izango dira. Muralaren jatorrizko bozetoa, olio bat, estreinakoz ikusteko aukera izango da bertan". Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.Ordutegia:-Astelehenetan: 17:00-20:00 (maiatzaren 1ean itxita).-Asteartetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.-Larunbatak eta igandeak: 11:30-14:00 eta 17:00-20:00.Antolatzaileak: Zumeta Arte Estudioa eta Usurbilgo Udala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |