Ordua: 12:00-13:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".Izen-ematea: 3 eurotan (18 urtetik beherakoek doan), 650usurbilbizi.eus atarian.Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.
Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: kantu-jirarako ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea. Gogoan izan bestalde, ikastaroko entsegu saioak, astelehenero 18:00etan Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Ordua: 17:00.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.Zehaztasunak: "Ikuskizun berri honetan, Perlik eta Koxkolok bidaia zoragarria biziko dute munduko hainbat uharte zeharkatuz. Istorio eta abentura liburuei omenaldia: Verne, Stevenson, Defoe... Abenturaz betetako ipuin musikatu dibertigarria, elkar hobeto ezagutzen eta gehiago maitatzen ikasteko. Haurren irudimena piztuko dugu eta familia giroan primeran pasako dugu".Nori zuzendua: 4-7 urte arteko haurrei zuzendua.Sarrera: doan.Antolatzailea: Antxomolantxa elkartea.
Ordua: 22:00.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra. Zehaztasunak: "Mirari Martiarenak, Idoia Torregaraik, Beatriz Egizabalek eta Iker Plazaolak monologo gaua eskainiko dute Aginagako Eliza Zaharrean". Sarrera: 6 euro, aurrez Arrate tabernan edo usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.