60. Enrike Abril errebote txapelketaOrdua: 10:30.Tokia: Zubietako errebote plaza.Zehaztasunak: 60. Enrike Abril errebote txapelketako final-laurdena.Neurketa: Txost-Zubieta.Lasarte-Oriako 5. Mendi FestaZehaztasunak: Lasarte-Oria Trailek irailaren 24an antolaturiko Lasarte-Oriako 5. Mendi Festak Zubieta eta Andatza inguruak zeharkatuko ditu. Antolatzaileen esanetan, ekimen hau "mendiko jarduera ludiko bat da". Helburua, "mendiko kirol osasungarri ez lehiakorra bultzatzea, Lasarte-Oria inguruko natur ingurunea ezagutaraztea eta herriko merkataritza dinamizatzea" da.Irailak 24, igandea07:00 Martxa luzearen abiatzea: 26,5 kilometrokoa eta 1.350 metroko desnibel positibokoa.09:00 Martxa motearen abiatzea: 15 kilometrokoa eta 700 metroko desnibel positiboa. Izen-ematea:Martxa LuzeaMartxa MotzaInformazio gehiago, lasarteoriatrail.com atarian.Antolatzailea: Lasarte-Oria Trail.
Ordua: 12:00-13:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus atarian.Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.