Ordua: 10:00.Tokia: Aginagako plaza.Zehaztasunak: "Sagardoaren paisaia kulturala ezagutzeko parada Maialen Lujanbio eta Andoni Egañaren bertsoak aditu eta Jakoba Errekondoren argibideak jasota". Izen-ematea:alkartasuna@usurbil.com 943 361114Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea eta Usurbilgo Udala.
60. ENRIKE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA10:30 Finalerdia Zubietako errebote plazan: Kanboarrak-Kapito HarriFUTBOL PARTIDA HARANENUrriak 8, igandea11:00 Kadete neskak: Usurbil FT B-Mariño Real Union BESKUBALOI PARTIDAK OIARDO KIROLDEGIAN10:00 Infantil neskak: Usurbil K.E.-Aloñamendi A11:30 Infantil mutilak: Usurbil K.E.-Usurbil K.E. B
Ordua: 12:00-13:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus atarian.Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.
Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "70eko hamarkadaren bukaera aldean, Troba Berriaren oinordekoak agertu ziren Kubako musika-eszenan: Santiago Feliu, Frank Delgado, Gerardo Alfonso, Carlos Varela... Kantautore iberoamerikar garrantzitsuenek deitu izan diote Frank Delgadori, beraiekin oholtzan aritzeko lankidetzan, besteak beste, Silvio Rodríguez, Luis Eduardo Aute, Fito Páez, Pedro Guerra, Ismael Serrano eta Daniel Vigliettik. Sutegira hirukote formatuan etorriko da; Miguel Alejandro Valdés eta Yibrán Riverorekin batera. Dagoeneko 40 urtetik gorako ibilbidea osatua du; eta, ondorioz, Kubako trobak duen kantari nabarmenenetakotzat hartzen dute gaur egun, beti ekinean, beti eraberritzen, Kubako antzoki handienak betetzen dituzten belaunaldi berrien erreferente. Hamaika disko atera izana eta 20tik gora herrialdetan kontzertuak eskaini izana nazioartean duen ospe onaren adibide argia da".Sarrera: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.