Larunbata, abenduak 9



12:00

Herri ordezkaritza 58. Durangoko Azokan

Durangoko Azoka, Usurbil | Azoka

12:00-13:00 Talaia-Durangoko Museoan: “Geuretik Sortuak: interakziotik fikziora. Geure herrien eta sortzaileen arteko interakziotik sortutako kontakizunak” egitasmoaren aurkezpena. Sorkuntza lanon artean, hemen uda partean eginiko egonalditik Iñaki Martiarena "Mattin"-ek herri honetan giroturikoa dago.Zehaztasunak: "Udalbiltzak Geuretik Sortuak beka antolatu du bigarrenez. Euskal Herria geuretik kontatzea eta geure historiak sortzea du helburu, euskaratik eta euskaraz, hainbat diziplina artistikoren bidez: komikigintza, literatura, antzerkigintza eta zinemagintza. Horretarako, 22 sortzaile Euskal Herriko 39 herritan aritu dira haien proiektuak lantzen, herrien eta sortzaileen arteko elkarlana sustatuz. Ekitaldi honetan, beka jaso duten bi sortzaile eta bi herritako ordezkariak izango dira elkarrizketan, eta Udalbiltzako ordezkari bat izango dute moderatzaile lanetan. Bertan ezagutu ahal izango ditugu sortzaileen esperientziak, herriek jasotakoa eta elkarlanak emandakoa. Gainera, komiki-bilduma ere bertan eskuratu ahal izango da, eta 2024an zehar egingo diren lau diziplinetako zirkuituen datak ere jakinaraziko dizkizuegu".17:30-18:00 Talaia-Landakogunean: “2024ko ilargia eta landareak: urteko lanen agenda" aurkeztuko du Jakoba Errekondok (Argia).Zehaztasunak: "Jakoba Errekondok egingo du agendaren aurkezpena. Noiz eta zer egin landareekin? Egunerokoa ilargiarekin eta lurrarekin uztartu. Zure barazkiak, fruituak, loreak, zuhaitzak, polinizatzaileak eta abar luze bat behar bezala zaintzeko liburu hau ezinbesteko erreminta duzu. Lanen liburu-agenda honek 7 urteko ibilbidea du. Bertan landareekin lotutako jakintza osoa irakurri ahalko duzu. Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioarekin zehaztasunez eta mimoz egindako lanaren emaitza da". 18:00-18:30 Talaia-Landakogunean: Pello Zubiriaren “Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak” (Argia) liburuaren aurkezpena.Zehaztasunak: “Liburu honetan, 2002an hasi eta hogei urtez Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAko Net Hurbil sailean idatzitako ehunka artikuluren aukeraketa bat aurkituko duzu. Baina ez erratu, hau ez da bilduma bat. ARGIAn liburu hau egiten tematu baldin badira, gaurko eta biharko mundua hobeto ulertzeko balio dezakeela ikusten dutelako da. Planetako kontinente guztietako gertaerak, historiak, bizipenak, datuak eta analisiak topatuko dituzu orrialdeetan, lastorik gabeko idazkera fin eta zorrotza erabilita. Hiztegiarekin eta probokazioarekin solasean, irakurlea harrapatzen du egileak, izenburutik hasi eta azken esaldira arte”.19:10-19:40 Ahotsenea Musika-Plateruenan: Rukularen “Traganarru” lan berriaren aurkezpena, kontzertua.Zehaztasunak: "Musikalki, Rukula taldea rock instrumentalean oinarritutako doinu dantzagarri eta zoroen koktel-ontzia da. 2014an hasi ziren lanean eta hiru disko kaleratu dituzte aldi horretan. Aurten estudioko hirugarren lana aurkeztuko dute, Traganarru. Lan hau Andoaingo Studios Garaten grabatu da, Martxel Arkarazo taldeko baxu-jotzaile eta soinu-teknikariaren aginduetara. Bertan, etiketa bakar batean sailkaezinak diren zortzi abesti sartu dira. Rukula zuzenekoetan lehertzeko prest dagoen banda bat da!".Informazio gehiago: durangokoazoka.eus atarian.

Herri ordezkaritza 58. Durangoko Azokan Durangoko Azoka

12:00-13:00 Talaia-Durangoko Museoan: “Geuretik Sortuak: interakziotik fikziora. Geure herrien eta sortzaileen arteko interakziotik sortutako kontakizunak” egitasmoaren aurkezpena. Sorkuntza lanon artean, hemen uda partean eginiko egonalditik Iñaki Martiarena "Mattin"-ek herri honetan giroturikoa dago.
Zehaztasunak: "Udalbiltzak Geuretik Sortuak beka antolatu du bigarrenez. Euskal Herria geuretik kontatzea eta geure historiak sortzea du helburu, euskaratik eta euskaraz, hainbat diziplina artistikoren bidez: komikigintza, literatura, antzerkigintza eta zinemagintza. Horretarako, 22 sortzaile Euskal Herriko 39 herritan aritu dira haien proiektuak lantzen, herrien eta sortzaileen arteko elkarlana sustatuz. Ekitaldi honetan, beka jaso duten bi sortzaile eta bi herritako ordezkariak izango dira elkarrizketan, eta Udalbiltzako ordezkari bat izango dute moderatzaile lanetan. Bertan ezagutu ahal izango ditugu sortzaileen esperientziak, herriek jasotakoa eta elkarlanak emandakoa. Gainera, komiki-bilduma ere bertan eskuratu ahal izango da, eta 2024an zehar egingo diren lau diziplinetako zirkuituen datak ere jakinaraziko dizkizuegu".

17:30-18:00 Talaia-Landakogunean: “2024ko ilargia eta landareak: urteko lanen agenda" aurkeztuko du Jakoba Errekondok (Argia).
Zehaztasunak: "Jakoba Errekondok egingo du agendaren aurkezpena. Noiz eta zer egin landareekin? Egunerokoa ilargiarekin eta lurrarekin uztartu. Zure barazkiak, fruituak, loreak, zuhaitzak, polinizatzaileak eta abar luze bat behar bezala zaintzeko liburu hau ezinbesteko erreminta duzu. Lanen liburu-agenda honek 7 urteko ibilbidea du. Bertan landareekin lotutako jakintza osoa irakurri ahalko duzu. Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioarekin zehaztasunez eta mimoz egindako lanaren emaitza da".

18:00-18:30 Talaia-Landakogunean: Pello Zubiriaren “Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak” (Argia) liburuaren aurkezpena.
Zehaztasunak: “Liburu honetan, 2002an hasi eta hogei urtez Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAko Net Hurbil sailean idatzitako ehunka artikuluren aukeraketa bat aurkituko duzu. Baina ez erratu, hau ez da bilduma bat. ARGIAn liburu hau egiten tematu baldin badira, gaurko eta biharko mundua hobeto ulertzeko balio dezakeela ikusten dutelako da. Planetako kontinente guztietako gertaerak, historiak, bizipenak, datuak eta analisiak topatuko dituzu orrialdeetan, lastorik gabeko idazkera fin eta zorrotza erabilita. Hiztegiarekin eta probokazioarekin solasean, irakurlea harrapatzen du egileak, izenburutik hasi eta azken esaldira arte”.

19:10-19:40 Ahotsenea Musika-Plateruenan: Rukularen “Traganarru” lan berriaren aurkezpena, kontzertua.
Zehaztasunak: "Musikalki, Rukula taldea rock instrumentalean oinarritutako doinu dantzagarri eta zoroen koktel-ontzia da. 2014an hasi ziren lanean eta hiru disko kaleratu dituzte aldi horretan. Aurten estudioko hirugarren lana aurkeztuko dute, Traganarru. Lan hau Andoaingo Studios Garaten grabatu da, Martxel Arkarazo taldeko baxu-jotzaile eta soinu-teknikariaren aginduetara. Bertan, etiketa bakar batean sailkaezinak diren zortzi abesti sartu dira. Rukula zuzenekoetan lehertzeko prest dagoen banda bat da!".

Informazio gehiago: durangokoazoka.eus atarian.

Motak:

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29      
Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Urte osoko agenda ikusi »»