Pilota Usurbilgo frontoian11:30 Kadeteak 1. maila: Pagazpe 2(Aburuza-Errasti)-LapkeBoleibola kiroldegian13:00 Kadeteak: Udarregi-Lizardi 2 Eskubaloia kiroldegian10:00 Infantil mutilak: Usurbil KE A-Tolosa Eskubaloia11:15 Infantil neskak: Usurbil KE B-Eibar Eskubaloia B17:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE-Pulpo Eskubaloia19:30 Kadete mutilak: Usurbil KE-Bergara KE Urdina Futbola Haranen09:30 Infantil neskak: Usurbil FT-Intxaurdi CD B10:45 Infantil mutilak: Usurbil FT-Orioko FT12:15 Kadete mutilak: Usurbil FT-Antzuola KE15:45 Erregionalak: Usurbil FT B-Landetza KTCD18:00 Jubenil preferenteak: Usurbil FT-Trintxerpe CD
Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: herritar orok parte har dezake. Kantu liburuxka beharrezkoa da. Noaua!ren egoitzan eros daiteke. Kantu zaharrak eta berriak kalez-kale kantatzeko parada eta lagunarteko elkarretaratzea, sagardo-txinpartekin zintzurra bustiz. Kantu-jirarako ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea. Gogoan izan bestalde, ikastaroko entsegu saioak, astelehenero 18:00etan Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "TOTO – Mafalda Bellidoren “Chucho” antzezlanean oinarritua. Agurtzane Intxaurragak zuzendua eta Kepa Erraztik itzulia. Aktore lanetan Miren Gojenola eta Asier Hernandez. Maik (Maitane) eta Joseluk (Jose Luis), TOTO txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. TOTO galdu egin da Joselurekin zegoenean eta orain Maik ezin du imajinatu bizitza bera gabe. Maitasunik gabe. Maik eta Joseluk, modu intentsuan eztabaidatzen dute. Eztabaidatzen dute geure bikotearekin, geure bikote guztiekin askotan egin izan ohi dugun moduan. Barrutik tragedia moduan bizi ohi diren eztabaidak, kanpotik ikusita, barregarriak eta komikoak suertatzen dira. TOTO halakoxea da, txakur guztientzat egokia den bikote komedia".Sarrerak: aldez aurretik salgai 10€tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 8 €tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.