Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi Ikastola.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eusDeitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: Ameli ipuin kontalariaren ipuin kontaketa saioa.Nori zuzendua: 4 eta 5 urteko haurrentzat. Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.