Anfitrioia: Itxaro Borda.Zumarte Musika Eskolan:10:30 Elkarri irakurriz (mailegua*): Maddi Ane Txoperena, Goizalde Landabaso eta Ainhoa Urien. Moderatzailea: Maitane Perez."Gai baten harira hiru idazlek ipuin bana idatziko dute. Ipuinak haien artean eta booktegi.eus webgunean partekatuko dituzte, elkar irakurri ondoren ipuinei buruz solasaldi ireki batean parte hartzeko. Beste hiru idazlek gauza bera egingo dute beste gai baten harira. Eta horrela, hariak hari, korapilatuz, elkar irakurriz, partekatuz, elkar solastuz arituko dira, bertaratu nahi duten guztiekin batera".11:30 Poesia itzulera."Euskal poema bat aukeratu eta beste batek aukeratutakoa -edo zuk hautatutakoa- irakurriaz osatuko dugu itzulera. Eman izena Sutegi liburutegian eta zure poema biblioteka@usurbil.eus helbidera bidali".12:30 Geuretik Sortuak."Udalbiltzak Geuretik Sortuak kontatzea eta geure historiak sortzea du helburu, euskaratik eta euskaraz, lau diziplina artistikoren bidez: komikigintza, literatura, antzerkigintza eta zinemagintza". 13:30 Elkarri irakurriz (Oparia*): Maialen Akizu, Oier Guillan eta Nerea Loiola. Moderatzailea: Maitane Perez.Sutegin:16:30 Poesia dramatizatua: Udarregi ikastola."Ikastolako LH 5. mailako ikasleek olerki errezitaldia eta ipuinen irakurketa egingo dute taldeka, narratzaile eta pertsonaia ezberdinen ahotsak dramatizatuz. Ahozko hizkuntza indartzea dugu helburu, landutako teknika eta baliabide ezberdinak ardatz hartuta".17:30 "Hamalau" antzezlana: Mikel Martinez."Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buruhilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da: Balkonig inbertso bat, tirabuzoi bikoitzaz, estilo Picadilly Circus; koxka txiki berri bat Suizidioen Historia Harrigarrian eta Internazional Suizidistaren fundaziorako ekitaldia. Suizida, baina, berandutzen ari da…".18:00 Hitzak aurrekari: Ainhoa Urien, Oihana Iguaran, Iruri Altzerreka.19:00 Kontzertua: Habiak Taldea."Hiru hari eta hiru ahots batera. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte, eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko".20:00 Dantzaldia frontoian: Esther Sound Sister DJ.Informazio gehiago: booktegi.eusAntolatzailea: Booktegi.Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Antza, NOAUA! K.E.
Ordua: 12:00-14:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue kantu liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.