Larunbata, apirilak 12



08:00

"Ibai-Ondo Backyard" erronka

Santueneko frontoia, Santuenea | Kirola

Eguna: apirilak 12, 13.Hasiera: apirilaren 12an goizeko 8:00etan.Abiapuntua eta helmuga: Santueneko frontoia.Ibilbidea: Santueneko frontoia, auzoa, Atallu eta erriberako bidetik Txokoalde lotuko ditu.Distantzia: 6,7 kilometro.Izen-ematea: backyardibaiondo@gmail.com helbidean.Dortsal kopurua: 100 lagunentzako tokia egongo da.Zehaztasunak: 6,7 kilometroko ibilbidea ordubete baino lehen osatzean oinarritzen da erronka hau. Ordu hori gainditu arte edo nekatu arte segi ahalko da parte hartzen ekimenean.Entrenamendua: nahi duen ororentzat hiru orduko prestakuntza saioa, otsailaren 15ean 9:00etan Santuenean.Informazio gehiago:-Instagram: @ibai_ondo_backyard-Facebook: "Ibai-ondo Backyard"

"Ibai-Ondo Backyard" erronka Santueneko frontoia

Eguna: apirilak 12, 13.
Hasiera: apirilaren 12an goizeko 8:00etan.
Abiapuntua eta helmuga: Santueneko frontoia.
Ibilbidea: Santueneko frontoia, auzoa, Atallu eta erriberako bidetik Txokoalde lotuko ditu.
Distantzia: 6,7 kilometro.
Izen-ematea: backyardibaiondo@gmail.com helbidean.
Dortsal kopurua: 100 lagunentzako tokia egongo da.
Zehaztasunak: 6,7 kilometroko ibilbidea ordubete baino lehen osatzean oinarritzen da erronka hau. Ordu hori gainditu arte edo nekatu arte segi ahalko da parte hartzen ekimenean.
Entrenamendua: nahi duen ororentzat hiru orduko prestakuntza saioa, otsailaren 15ean 9:00etan Santuenean.
Informazio gehiago:
-Instagram: @ibai_ondo_backyard
-Facebook: "Ibai-ondo Backyard"


09:00
18:15

Kirol hitzorduak: eskubaloia, futbola

Usurbil | Kirola

Eskubaloia Oiardon11:30 Jubenil mutilak (lagunartekoa): Usurbil KE-Leizaran13:00 Jubenil neskak: Usurbil KE-Deuko Izarra Elgoibar16:00 Kadete neskak: Cortes Usurbil KE-Autlan Aloña Mendi KE18:00 Kadete mutilak: Usurbil KE A-Muskiz EskubaloiaFutbola Haranen9:00 Infantil mutilak: Usurbil FT B-Tolosa CF A10:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Hernani CD B12:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Anaitasuna CD16:00 Preferenteak: Usurbil FT-Ostadar SKT18:15 Jubenilak: Usurbil FT-Orereta Kafea FC B

Kirol hitzorduak: eskubaloia, futbola

Eskubaloia Oiardon
11:30 Jubenil mutilak (lagunartekoa): Usurbil KE-Leizaran
13:00 Jubenil neskak: Usurbil KE-Deuko Izarra Elgoibar
16:00 Kadete neskak: Cortes Usurbil KE-Autlan Aloña Mendi KE
18:00 Kadete mutilak: Usurbil KE A-Muskiz Eskubaloia

Futbola Haranen
9:00
Infantil mutilak: Usurbil FT B-Tolosa CF A
10:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Hernani CD B
12:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Anaitasuna CD
16:00 Preferenteak: Usurbil FT-Ostadar SKT
18:15 Jubenilak: Usurbil FT-Orereta Kafea FC B


13:00

Euskaraldia: hamaikakoaren aurkezpena

Mikel Laboa plaza, Usurbil | Aurkezpena

Ordua: 13:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: "badator Euskaraldia! Maiatzaren 15etik 25era, euskararen erabilera aktibatzeko laugarren edizioa egingo dugu Usurbilen. Herritarrak belarriprest edo ahobizi jokaeretan aritzeko izena ematera animatu nahi ditugu. Horretarako, genero, adin, herri/auzo, esparru eta bizipen linguistiko anitzeko herritar taldea osatu dugu. Zatoz hamaikakoaren aurkezpenera! Gainera, Euskal Herria zeharkatuko duen gune ibiltaria izango dugu gurean, Euskaraldiaren erakusleiho gisara (informazioa, izen-ematea, denda...)".Antolatzailea: Usurbilgo Euskaraldia herri batzordea.

Euskaraldia: hamaikakoaren aurkezpena Mikel Laboa plaza

Ordua: 13:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "badator Euskaraldia! Maiatzaren 15etik 25era, euskararen erabilera aktibatzeko laugarren edizioa egingo dugu Usurbilen. Herritarrak belarriprest edo ahobizi jokaeretan aritzeko izena ematera animatu nahi ditugu. Horretarako, genero, adin, herri/auzo, esparru eta bizipen linguistiko anitzeko herritar taldea osatu dugu. Zatoz hamaikakoaren aurkezpenera! Gainera, Euskal Herria zeharkatuko duen gune ibiltaria izango dugu gurean, Euskaraldiaren erakusleiho gisara (informazioa, izen-ematea, denda...)".
Antolatzailea: Usurbilgo Euskaraldia herri batzordea.


19:00

"Lurretik lurrera" kantaldia

Sutegiko auditorioa, Usurbil | Musika

Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Parte hartzaileak: Claudine Arhancet eta Mixel Etxekopar (Euskal Herria) eta Darlene Gijuminag (Quebec-eko Mig'mawag autoktonoa).Zehaztasunak: "2022an Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet zuberotarrak gomit izan dira Montrealeko CMM etxean (Centre des Musiciens du monde). Han artista egonaldiak eta sorkuntzak bultzatzen dituzte, mundu zabaleko musikari-kantarien artean. Sortu zuten LURRETIK LURRERA emanaldia. Montrealen izan zen estrena eta Quebecen bigarrena. 2025ean berriz bira bat eginen dute Québec herrialdean eta ondotik Europan izanen dugu Darlene Gihuminag Mig’mawag populuko artistaren hartzeko. Euskal Herriko Etxepare Institutuak sustatu zuen proiektua, bere “Saison Québec Pays Basque” ekimenaren baitan sartuz, Québeceko herriarekin batean. Kultura topaketa zabalak izan ziren, literatura, zinema, dantza, musika eta hizkuntza ere barne. Badakigu baina ez ohartzen autoktono horiek zer pairatu duten, eta oraindik ere pairatzen, beren izan eta izenaren duintasunez bizitzeko. Lotura oso naturala izan da euskal kulturarekin, bereziki gure kasuan Zuberoako kantu eta musikarekin. Lurrak duen garrantzia, lurrak duen ikara hori da jokoan topaketa hontan. Hortarik izen burua: Lurretik lurrera...".Sarrera: 10 euroan aldez aurretik, Lizardi liburu-dendan edo egunean bertan Sutegin.Antolatzailea: Nafartarrak taldea.

"Lurretik lurrera" kantaldia Sutegiko auditorioa

Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Parte hartzaileak: Claudine Arhancet eta Mixel Etxekopar (Euskal Herria) eta Darlene Gijuminag (Quebec-eko Mig'mawag autoktonoa).
Zehaztasunak: "2022an Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet zuberotarrak gomit izan dira Montrealeko CMM etxean (Centre des Musiciens du monde). Han artista egonaldiak eta sorkuntzak bultzatzen dituzte, mundu zabaleko musikari-kantarien artean. Sortu zuten LURRETIK LURRERA emanaldia. Montrealen izan zen estrena eta Quebecen bigarrena. 2025ean berriz bira bat eginen dute Québec herrialdean eta ondotik Europan izanen dugu Darlene Gihuminag Mig’mawag populuko artistaren hartzeko.

Euskal Herriko Etxepare Institutuak sustatu zuen proiektua, bere “Saison Québec Pays Basque” ekimenaren baitan sartuz, Québeceko herriarekin batean. Kultura topaketa zabalak izan ziren, literatura, zinema, dantza, musika eta hizkuntza ere barne.

Badakigu baina ez ohartzen autoktono horiek zer pairatu duten, eta oraindik ere pairatzen, beren izan eta izenaren duintasunez bizitzeko. Lotura oso naturala izan da euskal kulturarekin, bereziki gure kasuan Zuberoako kantu eta musikarekin. Lurrak duen garrantzia, lurrak duen ikara hori da jokoan topaketa hontan. Hortarik izen burua: Lurretik lurrera...".

Sarrera: 10 euroan aldez aurretik, Lizardi liburu-dendan edo egunean bertan Sutegin.

Antolatzailea: Nafartarrak taldea.

Motak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»