Antzerkia


Urtarrilak 24, larunbata


19:00

Dejabu antzerki konpainiaren "Itzulera" emanaldia

Sutegiko auditorioa, Usurbil | Antzerkia

Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "Arte eszenikoa eta zinematografikoa uztartzen dituen road movie bat da Itzulera, Dejabu konpainiaren azken sorkuntza.Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden hiru kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea.Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea dago oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat.Esperientzia errepìkaezina da emanaldi bakoitza ikusleentzat, abenturaren parte baitira nolabait.Sarrera: 10 eurotan, aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman nahiz NOAUA! K.E.-ren egoitzan. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 8 eurotan, aldez aurretik, kultur elkartearen egoitzan.Antolatzailea: NOAUA! K.E.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Dejabu antzerki konpainiaren "Itzulera" emanaldia Sutegiko auditorioa

Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Arte eszenikoa eta zinematografikoa uztartzen dituen road movie bat da Itzulera, Dejabu konpainiaren azken sorkuntza.
Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden hiru kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea.
Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea dago oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat.
Esperientzia errepìkaezina da emanaldi bakoitza ikusleentzat, abenturaren parte baitira nolabait.
Sarrera: 10 eurotan, aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman nahiz NOAUA! K.E.-ren egoitzan. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 8 eurotan, aldez aurretik, kultur elkartearen egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.


Otsailak 1, igandea


18:00

"Frankopoleon" antzezlana

Sutegiko auditorioa, Usurbil | Antzerkia

Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "2070. urtea. Frankopoleon estatu duala…Zerk egiten gaitu euskaldun? Noren begiradapetik begiratu, mugatu, mututu, mutilatu edota depilatzen gaituzte? Zenbat hizkuntza hitz egiten ditugu euskaldunok? Zein euskara hitz egiten dugu? Nondik gatoz? Nola bukatuko dugu?".Egileak: ·KULTURARTECO, belaunaldi desberdinetako hiru emakume sortzaile gara: Ekhiñe Famoso Intxaurrandieta, Inma Koiote eta Saioa Gomez Tejeria. Udalbiltzako Geuretik Sortuak ekimenari esker elkartu ginen 2024an. KulturArteCo.-ren helburua gure sormen lanak kulturartekotasunaren begiradatik eratzea da. Euskaraz bizi gara eta euskarei lekua ematen diegu".Sarrerak: 3,5 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik Sortuak), Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartea.

"Frankopoleon" antzezlana Sutegiko auditorioa

Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "2070. urtea. Frankopoleon estatu duala…
Zerk egiten gaitu euskaldun? Noren begiradapetik begiratu, mugatu, mututu, mutilatu edota depilatzen gaituzte? Zenbat hizkuntza hitz egiten ditugu euskaldunok? Zein euskara hitz egiten dugu? Nondik gatoz? Nola bukatuko dugu?".
Egileak: ·KULTURARTECO, belaunaldi desberdinetako hiru emakume sortzaile gara: Ekhiñe Famoso Intxaurrandieta, Inma Koiote eta Saioa Gomez Tejeria. Udalbiltzako Geuretik Sortuak ekimenari esker elkartu ginen 2024an. KulturArteCo.-ren helburua gure sormen lanak kulturartekotasunaren begiradatik eratzea da. Euskaraz bizi gara eta euskarei lekua ematen diegu".
Sarrerak: 3,5 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik Sortuak), Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartea.

Motak:

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Otsaila
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28  

Urte osoko agenda ikusi »»