Ordua: 01:00.Tokia: Usurbilgo frontoia.Sarrera: doan.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, milaka euskaldunek bizi berri baten bila bidaiatu zuten Hego Amerikara. Aro kolonialean berriz, haien bidaia eta bizitza historia eta kondairaren artean galtzen den beste askok Atlantikoa zeharkatu zuten. Azken finean, Kontinente Berriak milaka pertsona erakarri zituen bizimodu berri bati ekiteko, aberasteko edo ametsak betetzeko leku gisa. TikTara taldeak sustrai latinoko musika sortzen du euskaraz idatzitako hitzekin. “Ubera” proiektuak euskal migratzaileek Ameriketan bizi izan zituzten esperientzietan sakontzen du, migratzaile horiek bertan aurkitutako musikaz lagunduz. Oro har, proiektuak bidaia musikala egiten du, kultura askoren ekarpenarekin Hego Amerikako kultura nola sortu den azaltzeko asmoz, baina, batez ere, euskal kultura hegoamerikar kulturaren ekarpenarekin nola aberastu den ulertzeko". Sarrerak: 6 eurotan, aldez aurretik, usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 20:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zuzeneko partaideak: Jon Basaguren: ahotsa, gitarra/Libe Kortazar: teklatuak, ahotsa/Joseba Baleztena: gitarra, ahotsa/Aitor Aguirre: baxua, ahotsa/Dani Arrizabalaga: bateria/Ander Sevilla: soinua/Beñat Gorroño: argiak.Zehaztasunak: 2012an sortu zuen Jon Basaguren-ek Izaki Gardenak. Ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rocketik, americanatik eta bestelako estiloetatik edanez. Zer esaten den eta nola esaten den bereziki zaintzen dute, ahotsen doinuei, armoniei eta hitzei bereziki erreparatuz. Giro sotil eta lasaienetatik energia erauntsietara bidaiatzen iaioak dira, oinarri erritmiko sendo eta gitarra zein teklatuen ekarpen ederrekin. 30 kontzertutik gora eskaini dituzte 2025ean zehar. Gainera, disko berri berezi bat argitaratu dute abenduaren 2an: “Sitsak”. Bertan 4 kantu berri eta urteetan zehar diskoetatik kanpo argitaratzen joan diren beste 6 bilduko dituzte". Sarrerak: 10 eurotan aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman edo NOAUA! K.E.-ren egoitzan eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 8 eurotan eskuragarri kultur elkartearen egoitzan. Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||