Natalik Aginagan grabatu du bideoklip berria

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 11a, 18:44

Aginagako Eliza Zaharraren buelta grabazio gunean bilakatu zuen otsailaren 9an Natali musika taldeak.

Natali Izagirrek, Ixak Arrutik, Olaia Inziartek, Gorka Mendizabalek eta Andres Insuak sortutako “Zerbait aldatzera doa” abestiaren bideoklipa grabatzen aritu ziren elizaren bueltan lehenik, eta azken urteotan auzolanean eraberritu eta kultur gune gisa dinamizatzen aritu diren eraikin barruan. Taldeak disko berria plazaratzear du eta martxorako “Garena Tour” kontzertu bira iragarri du. Informazio gehiago: natalimusika.com