Ikastetxeak eta Kantu Taldea, Agate Deunaren bezperako ospakizunetan murgilduko dira gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 4a, 09:39

 

Otsailak 4 ditu astelehen honek, Agate Deunaren bezpera. Makila hotsen erritmora, usadio zaharrak berritzeko eguna. Ikastetxeetan hitzordu ezberdinak iragarri dira bazkalosterako. Eta arratsalde-iluntze partean, Gure Pakea Elkarteak Jubilatu Asteari ekiteko kantu-jira programatu du Usurbilgo kantuzaleen bilgunearekin batera.

 

AGATE DEUNAREN BEZPERAKO OSPAKIZUNAK

Aginagako Eskola

Arratsaldeko klaseen baitan, eguraldi ona bada, Santa Ageda eskean irtengo dira Aginagako Eskolako kideak.

 

Udarregi Ikastola

14:45ak aldera, koplak abestera irtengo dira ikasleak. "Gabonetan egindako ibilbide bera jarraituko dute. LHkoek amaiera frontoian emango dute. Bertsolariak LH5 eta LH6. mailako ikasleak".

 

Kantu Taldea

18:00 Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan abestuko du Artzabalgo ekitaldi aretoan, herriko txistulariekin batera.

Ondoren, kantu taldea, txistulari taldea eta Gure Pakea Elkartekoak eta animatzen den herritar oro, kalez kale kantuan arituko dira.