Haurrentzako tailerrak Aginagan larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 25a, 08:44

Hiru orduko arratsalde pasa antolatu du Antxomolantxa Elkarteak larunbaterako. Datozen ikastaro gehiagoren berri lerrootan.

Eskulan tailerrak Aginagan
Ekoplastilina, artilea eta kandelak lantzeko eskulan tailerrak antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak Aginagan larunbatean, urriaren 26an, 16:30-19:30 artean, Aginagako ludotekan. 5 urtetik gorakoei zuzendua egongo den ekimenerako sarrera doakoa izango da.

Batukada feminista ikastaroa
Azaroaren 5era arteko epea dute interesdunek Ahalduntze Eskolak antolaturiko ikastaroan doan izen emateko. Udal Parekidetasun Sailean, 943 377 110 telefono zenbakian edo parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean bideratu ahalko da izen ematea. Usurbilgo bizilagunek lehentasuna izango dute. Saioak asteazken hauetan, 17:00-19:00 artean izango dira Harane futbol zelaiko Kalezar 38A lokalean: azaroaren 6an eta 20an, abenduaren 4an, urtarrilaren 15ean eta 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 25ean, apirilaren 22an eta maiatzaren 6an eta 20an. 

Etumeta AEK euskaltegia
Maila guztietako ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak), motibaziorako jarduerak, autoikaskuntza metodoa, online zerbitzua... eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatu zuten 2019-20 ikasturte berria. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

KzGunera datozen ikasaroak
Urriaren 31ra arte goizez, 9:00-13:00 artean izango da zabalik Usurbilgo KzGunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Urriak 25-28, 9:00-11:00 “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak”.
-Urriak 29-31, 9:00-11:00 “Facebook zure Smartphonean”.
-Azaroak 4-6, 18:00-20:00 “PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu”.
-Azaroak 7-20, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 /kzgunea.eus /Kale Nagusia, 37.

Kantu zaleak, plazara
Usurbilgo Euskal Kantu taldeak abestera plazara irteteko hitzordu berria finkatua du larunbaterako, urriak 26. 12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den kantu-jira antolatu dute. Ohi bezala, kantu-liburuxka hartu eta abestera animatzen dute. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Kantu Taldea ikastarorako, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.