Danbor hotsak ikastetxe atarietara itzuli dira

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 20a, 12:43

Donostia Eguneko oihartzuna inguruotara hedatu da azken orduotan.

Osteguna, urtarrilak 20, Donostia Eguna. Danborrada masiborik ez hiriburuan, baina formatu txikiagoetan antolaturiko emanaldiak ospatzen ari dira azken orduotan hiriburuan eta handik gertuko udalerrietan. Usurbilen bezperan aurre hartu zieten Udarregi Ikastolan; gaztetxoenen danborrada ospatu zuten Agerialdeko patioan. Emanaldi itxia izan zen, iazkoa bezala, osasun krisialdiagatik.

Donostia Egun honetan Aginagako eskolaren txanda. Ikasle kopurua txikiagoa izanik, eskolatik frontoira atera dute danborrada. Gertukoenak zituzten zenbait senide hurbildu dira segurtasun distantzia bermatuta emanaldia ikustera.

Ikastetxeak neguko ospakizun betean dira; otsailaren 4ko Santa Ageda bezpera ate joka dute, baita inauteriak ere. Egoera nabarmen aldatzen ez bada, azken bi urteotan bezalatsu ospatu beharko dituzte.