2024/12/01 11:30/18:00

Deialdia

Euskararen Astea

Euskararen Astea
Usurbil, Aginaga, Zubieta, Aginaga Usurbil

Egunean zehar, Mikel Laboa gogoan.
Zehaztasunak: abenduaren lehenean 16 urte beteko dira Mikel Laboa kantari donostiarra zendu zenetik. Utzi zigun sorkuntza ondare aberatsa entzungai izango dugu egun horretan zehar Usurbilen, bere omeneko plazan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

11:30 Porrotx,  Marimotots, Pupu eta Lore "Ostirala iritsi da!" emanaldia Oiardo kiroldegian.
Zehaztasunak: "Ostirala iritsi da!" emanaldia eskainiko dute. “Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!".
Nori zuzendua: haur eta gaztetxoei.
Sarrerak: 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Informazio gehiagorako: katxiporreta.eus
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.


18:00 “Artea” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izatea".
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

18:00 "Gregoria" Bea Egizabalen bakarrizketa Zubietako elizan.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.