2025/10/31 18:00

Deialdia

Aginagako herri kooperatibaren hitzarmen sinatzea eta Arrate ostatu eraberrituaren inaugurazioa

Aginagako herri kooperatibaren hitzarmen sinatzea eta Arrate ostatu eraberrituaren inaugurazioa
Aginaga, Aginaga

Ordua: 18:00.
Tokia: Aginaga.
Zehaztasunak: Aginaga biziberritzeko proiektu komunitarioa bultzatzeko Udalak eginiko deialdia irabazi duen Aginagako herri kooperatibaren eta Udalaren beraren hitzarmen sinatzea egingo da. Horrekin batera, hitzarmenean jasotakoaren arabera, "udalak Aginagan dituen bi ekipamendu lagako dizkio herri kooperatibari: Eliza Zaharra eta Arrate ostatua". Eraberrituriko Arrate inauguratuko dute baita. Taberna, denda eta jantoki komunitarioa izango ditu aurrerantzean.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.