Ezbeharra San Inazion, kamioi bat irauli da

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 19a, 11:33

Istripua astelehen goizean San Inazion, kamioi bat irauli da.

Ezbehar batekin abiatu dugu aste berria. Kamioi bat irauli da astelehen goiz honetan, 9:00ak pasatxoan, Atxegalde parean, San Inazioko biribilgunetik gertu, N-634 errepidetik herrian barneratzeko dagoen sarbidean. Itxuraz  behintzat, kamioia bihurgunea igarota irauli da errepidera. Bidean zetorren auto batek bere aurka jo du gero. 

Dimentsio handiko automobila zen, porlana zeraman, zati bat bidera erori zaio. Istripua gertatu eta berehala gerturatu dira udaltzainak, Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak. Kamioiko gidaria antza ospitalera eraman dute. Suhiltzaileek atera behar izan dute kamioitik.

Zaratatsua izan da iraulketa gertatu den unea, inguruetako bizilagunek azaldu dutenez. Ikusgarria dimentsio hauetako kamioia bidean iraulita ikustea. Ezbeharra gertatu den unean bertan itxita geratu da, Atxegalde paretik N-634 errepidera sartzeko dagoen bide zatia. Gerora gutxinaka, irekitzen joan dira.