Bideo sorta honen bitartez, migrazioa, aniztasuna, bizikidetza eta komunitatearen eraikuntza izango ditugu hizpide. Hausnarketa eta ikuspegi ezberdinak bilduko ditugu, galdera berari erantzun nahian: “nolako harrera herria gara?”.
Nolako harrera herria gara?
[GERTUTIK] Nolako harrera herria gara? bideopodkastaren lehen atala

Erredakzioa aza 23, 11:00 Usurbil

Mundualdiak toki bat egin du Usurbilgo agendan. Egun seinalatuaz haratago, abegikorrak al dira usurbildarrak? Galdera honekin hurbildu gara adituak eta arituak direnengana, eta gai potoloak izan ditugu hizpide: migrazioa, aniztasuna, bizikidetza eta komunitatearen eraikuntza. “Nolako harrera herria gara?” izenburupean ekoiztu dugun podkast honetan, hausnarketa eta ikuspegi ezberdinak topatuko dituzue.