Gaurtik matrikulazio epea zabalik berriz Haur Eskolan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 29a, 14:05

Azken bi asteotako oporraldiaren ostean, ikasgelak zabaldu dituzte berriz gaurkoan. Eta horrekin batera, apirilaren 11z geroztik abian izan baina azken hamabostaldian etenda egon den 2019-20 ikasturtera begirako matrikulazio epea ireki du berriz maiatzaren 10era arte Usurbilgo Haur Eskolak. 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurrei zuzendua dago deialdia. Hemen xehetasunak:

MATRIKULAZIO GARAIA HAUR ESKOLAN
2019-20 ikasturterako matrikulazioa: apirilaren 11tik maiatzera 10era (apirilaren 15etik 28ra izan ezik).
Tokia: Haur Eskola.
Nori zuzendua: 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurrei zuzendua.
Matrikulaziorako: hitzordua eskatu aurrez, 943 374 061 telefono zenbakian, 8:30-12:00 artean.
Informazio gehiago: 
943 374 061 
haureskola@udarregi.eus
Kalezar 15, 20170 Usurbil
Oharra: "Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu".
Haur Eskolako zerbitzuaren egutegia eta ordutegia: irailetik uztailera, astelehenetik ostiralera, 7:30-16:30 artean.
Antolatzailea: Usurbilgo Haur Eskola.