Sutea Kalezarko tailer batean

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 26a, 08:00

Larrialdi zerbitzuek sare sozialen berri eman dutenez, sutea jazo da Kalezarko tailer batean. Albistea zabaldu dutenerako jada larrialdi-zerbitzuak (suhiltzaileak, Ertzaintza) bertan ziren.

Goizeko 8:30etarako minutu gutxi geratzen zirela berri eman du SOS Deiak-ek, Kalezarko tailer batean jazotako sutearen berri. Jakinarazpena zabaldu dutenerako jada larrialdi-zerbitzuak (suhiltzaileak, Ertzaintza) sutea gertatu den gunean ziren lanean. Ez dute kalte pertsonalik izan denik ohartarazi. 

San Esteban kalea ibilgailuentzat itxita
Pare bat ohar bestalde, bide nahiz errepide sareari lotutakoak. Atzo bezala, ostegun honetan ere itxita segiko du ibilgailuentzat, Kale Nagusitik Etxealdiara jaisteko San Esteban kaleak. Saneamendu eta garbiketa lanak egitekoa da bertan Usurbilgo Udala. Kalea itxita izango da ibilgailuentzat, ez oinezkoentzat.

N-634 errepideko errei bat itxita hiru hilabetez, abenduaren 1etik aurrera
"Gipuzkoako Aldundiak N634 errepidean, Troiatik Txikierdiraino, egingo dituen obrak direla eta, errei bakarra egongo da erabilgarri hiru hilabetez, asteartean hasita. Usurbilerako erreia izango da itxiko dutena, pareta egonkortzeko lanak egingo baitituzte", berri eman du Usurbilgo Udalak.

Lan hauek amaitu artean, ibilgailuen joan etorria kudeatzeko behin-behinean semaforoak ezarriko dituzte, eguneko 24 ordutan, asteko zazpi egunetan. "Behin-behineko semaforoak jarriko dituzte zirkulazioa bideratzeko, une oro: asteburuak eta gauak barne", ohartarazi du Udalak. Izango da bestelako aldaketarik ere; Troiako pasabidean hain zuzen. "Oinezkoek Troiatik pasatzeko aukera izango dute, baina hori igarotzeko dagoen semaforoa ez da martxan izango", argitu du Udalak.