2025/10/02 18:00

Deialdia

Egurtzegiko bizi osorako etxebizitzak ezagutzeko bisita gidatua

Egurtzegiko bizi osorako etxebizitzak ezagutzeko bisita gidatua
Egurtzegi, igogailuko pasarelaren hasiera, Kalezar

Ordua: 18:00.
Tokia: Egurtzegi, igogailuko pasarelaren hasiera.
Zehaztasunak: Zaintza behar dutenak eta haien zaintzaileak (afektiboak edota profesionalak) elkarrekin bizitzea ahalbidetuko dute Egurtzegiko bizi osorako etxebizitzek. Guztira, gisa horretako sei bizileku ditu Matiak Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berrian. Haietatik lau alokairuan hartuak ditu Udalak Usurbilgo herritarrei eskaintzeko. Urriaren 6tik 25era eman ahalko da izena bizilekuotan. Etxebizitza hauek ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute urriaren 2an.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.