Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta!

Dantzarako gogoz dator azaroaren lehena

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 31a, 09:42

Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta! jaialdia antolatu dute Orbeldi Dantza Taldeak eta Belmonte Auzo Elkarteak azaroaren 1ean, egun osorako.

Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta! antolatu dute Orbeldik berak eta Belmonte Auzo Elkarteak lankidetzan. Goiz partean, dantzarien topaketa iragarri du Orbeldik. Gero, dantzariak nahiz Kalezarko auzokideak batu nahi dituen bazkaria. Eta handik, elkarrekin eta festara batu nahi duen ororekin erromeria arratsalde paregabea iragarri dute Kalezarko plazan.

Bigarren aldiz iragarri du Belmonte Auzo Elkarteak ekimen hau. Estreinako edizioa iragan maiatzaren 17an egin zuten. Orduko hura Zumarte Musika Eskolarekin antolatu zuten. Oraingo hau, aipatu moduan, Orbeldiko kideekin. Lehen edizioak harrera oso ona izan zuela ikusita, bigarrenerako gogotsu dira jada.

Hemen dituzue deialdi horiei guztiei buruzko xehetasunak:


Azaroak 1, larunbata
Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta!
10:00 Dantza taldeei harrera Potxoenean.
11:00 Argazki ofiziala eta kalejiraren hasiera udaletxetik.
12:45 Emanaldi nagusia Mikel Laboa plazan (euriarekin Agerialdeko frontoian). Parte hartzaileak: Oiartzungo Olarri, Iruña Dantza Taldea eta Orbeldi.
14:30 Bazkari herrikoia.
17:30-19:30 Kalezarko plazan: Elizagoien ahizpak; Estanga anai arrebak; Eneko Dorronsoro eta Izer; Kris Solano, Irma eta Amets.

Antolatzaileak: Orbeldi D.T., Belmonte Auzo Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Erlazionatuak